STEILAS EAEko irakasleak

EAEko hezkuntza publikoko irakasleen kanal informatiboa

Recent Posts

ADI! Hezkuntza Sailak EPErako eskainiko dituen lanpostu kopuruaren aurreikuspenak espezialitateka aldatu ditu aldebakarrez. Berriz ere, sindikatuokin ezer adostu gabe.
Irakasleon lan baldintzak hobetu! Hemen eta orain erabakita!

Hemen irakasleon greba egunetarako informazioa :

📆 Urtarrilak 22: Mobilizazio zentralizatua
11:30
📍 Bilbo (Hezkuntza Sailaren Lurralde Ordezkaritza · Gran Via 85)

🚌 Autobusak: Bilbora bertaratzeko autobusak antolatu ditugu lau sindikatuon artean.
⭕️ Zerbitzua doakoa izango da,
📝 Izen-ematea: https://labur.eus/zIvt2 (azken eguna: urtarrilak 20, astelehena)

Geltoki bakoitzaren ordutegiak galdetegian ikusgai

📆 Urtarrilak 23: Mobilizazioak hiriburuetan 11:30ean ibilbideak kartelean

📆 Urtarriletik Otsailera: Mobilizazioak ikastetxeetan

Kalean ikusiko garelakoan, eskerrik asko!!!

Ikastetxeen fusioak (jaiotze-tasaren jaitsierari gehituta), lanpostu publiko askoren galera ekarriko du, epe labur eta ertainean.

Zergaitik ez dira neurri hauek ikastetxe itunduetan hartzen? Zergaitik ez da #EuskalEskolaPublikoa erdigunean jartzen pribatuari etengabe eta mugarik gabe dirua bideratzen den bitartean?

https://steilas.eus/2024/12/13/fusioak-baino-itxierak/
Ostegun on, lagunok!

Argazkian dituzue senideen gaixotasun larri edo heriotzagatiko lizentzien taula. Eduki hau 2024-2025 ikasturteko irakasleen eskuliburuan argitaratu dugu. Osorik irakurri dezakezue ondorengo loturan: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2024/12/STEILAS-Irakasleen-eskuiburua-2024-WEB.pdf

Laster arte!
Egun on! 👋

Dakizuenez, STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok hainbat greba deitu ditugu hezkuntza publikoko irakasle, Haurreskolak Partzuergoko langile eta Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen kolektiboetan. Izan ere, EAEn Hezkuntza Sail berria dugun arren, azken urteetako jokalmolde berbera dugu mahai gainean, eta hori aldatu beharra dago.

Mezu honetan duzue irakasleei dagozkizuen aldarrikapenen eskuorria. Hemen duzue ere deialdiaren irakurketa: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2025/01/Greba-zikloa_Irakurketa-Elebi.pdf

🔊 Gora Euskal Eskola Publikoa! 🔥
➡️Gogorarazpena‼️
Egun on!

STEILASen gaur dugu laneko azken eguna, oporretara goaz! Urtarrilaren 7an izango gaituzue bueltan.

Urte berri on danori! 💥
Egun on! Zelan doaz neguko oporrak?

Taula honetan duzue lizentzia eta baimenen taula (azpimarratuta agertzen diren baimenek eta lizentziek, gutxienez 10 laneguneko aurreabisua exijitzen dute).

Eduki hau ere, 2024-2025 ikasturteko irakasleen eskuliburuan argitaratu dugu. Osorik irakurri dezakezue ondorengo loturan: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2024/12/STEILAS-Irakasleen-eskuiburua-2024-WEB.pdf
Egun on! 👋

Badakizue zein den lanaldi mota bakoitzak duen ordu banaketa? Argazkian dituzuen bi tauletan azaltzen da: Haur eta Lehen Hezkuntzakoa, eta Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketakoa.

Eduki hau 2024-2025 ikasturteko irakasleen eskuliburuan argitaratu dugu. Osorik irakurri dezakezue ondorengo loturan: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2024/12/STEILAS-Irakasleen-eskuiburua-2024-WEB.pdf
Egun on!

2024ko azken plaza-eskaintza abenduaren 19an, atzo, egin zen (esleipen horiek abenduaren 20an hasteko izan ziren).

2025eko lehen eskaintza urtarrilaren 3an, ostirala, burutuko da. Esleipen horiek urtarrilaren 7an hasteko izango dira.

Asteburu on!
Arratsalde on! 👋

Hementxe duzue 2025eko irakaskuntza ertainetako EPEari dagokionez administrazioak egindako proposamena. (Adi! Ez da behin betikoa).
Adi!

Neguko oporrak ate joka ditugu eta, hemen duzue datozen aste bietan izango dugun ordutegia 🕙
👋🏾 Eguerdi on!

Atzo, abenduak 16, Informatika eta Aplikazio informatikoetako sistemak espezialitatearen aparteko zerrenden inguruan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak argitaratu ziren (2024-10-18ko aparteko deialdia).
 
Erreklamazioak aurkezteko epea: abenduaren 17tik 23ra, biak barne.
💥 Adi! 𝐆𝐑𝐄𝐁𝐀𝐊 iragarri ditugu EAEko #HezkuntzaPublikoa|n: hezkuntza publikoko irakasle, Haurreskola Partzuergoko langile eta Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen kolektiboetan.

Hezkuntza Sail berria dugun arren, jokamolde berbera dugu mahai gainean: Hezkuntzako langileon lan-baldintzak okertzen ari dira, Hezkuntza Sailak erabakiak aldebakarrez hartzen dituelako eta negoziazioak eduki esanguratsu gabe etengabe luzatzen dituztelako. Hala, honako egunetan langileak deitzen ditugu grebara:

Hezkuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleak: urtarrilak 22-23 eta otsailak 26-27.
Haurreskola Partzuergoko langileak: urtarrilak 28-29 eta otsailak 12-13.
Sukaldariak eta garbitzaileak: urtarrilak 30-31 eta otsailak 19-20.

+ info: https://steilas.eus/2024/12/16/grebak-deitu-ditugu-eaeko-hezkuntza-publikoan-lan-baldintzak-hobetu-hemen-eta-orain-erabakita/

2024ko EPE-Hezkuntza Ikuskaritza: deialdia plazaratu dute Hezkuntzaren webgunean. Eskabideak aurkezteko epea aurrerago adieraziko dute, baina epe hori ez da 2025eko otsaila baino lehen hasiko. 

Deialdia: https://www.euskadi.eus/2024ko-epe-hezkuntza-ikuskaritza/web01-a2hlang/eu/
Eguerdi on!

Ordezko irakasleentzako sortutako eskuliburua ere argitaratu dugu: araudia, zerrenden osaketa eta kudeaketa, ikasturte hasierako esleipena, ordezkagunea, uda kobratzea, langabezia eta jardun murriztua, ordezkoen aldarrikapenak...

Ondorengo estekan ikus dezakezue: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2024/12/STEILAS-Txostena-eskuan-eta-ibili-munguan-2024.pdf

Asteburu ona pasa! 🥳
Egun on! 👋

Dagoeneko argitaratu dugu 2024-2025 ikasturteko irakasleen eskuliburua. Bertan duzue beharrezko informazioa: jardunaldi mota desberdinen ordu-banaketa, baimenak eta lizentziak, haurdunaldia, ordezkoen hurrenkera nola ulertu, lan-istripuetan nola jokatu, nominak...

Ondorengo loturan ikus dezakezue: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2024/12/STEILAS-Irakasleen-eskuiburua-2024-WEB.pdf

Gero arte!
See more posts
Telegram Channel